Latitude, zerealaren oineko gaitzaren aurkako irtenbideak admingarlan 15 de Otsaila de 2022
Latitude
LATITUDE, ZEREALAREN OINEKO GAITZAREN AURKAKO IRTENBIDEAK
KATEGORIA
Lankidetza proiektuak
PARTAIDEAK
Garlan, Certis
Arabako Certis enpresaren Latitude produktuaren bidezko tratamendu-saiakuntzak, zerealaren oineko gaitza kentzeko eta, hartara, produkzioa handitzeko.
Oineko gaitza (Gaeumannomyces graminis) zerealaren gaixotasun ikusezina da eta produktibitatea murrizten du. Sustraia txikitu egiten da eta, nahiz eta landarea lurrean egon, adar asko desagertzen dira eta ia ez da adatsik geratzen. Horrek hektarea bakoitzeko 400 kg (presio txikia) eta 1.600 kg (presio handia) arteko errendimendu-galera eragiten du, eta kalitate-galera ere bai.
Hona hemen arrisku-faktore batzuk:
  • Laboreak txandakatzea.
  • Ereiteko data.
  • Lurzorua prestatzea.
  • Lurraren baldintzak ereiteko unean.
  • Klima.
  • Lurzoru-mota.
Gaixotasun horren aurka borrokatzeko, Garlanen hainbat saiakuntza garatu ditugu Araban, Certis enpresaren Latitude haziaren tratamendua erabiliz, eta emaitza bikainak lortu ditugu gari-errotazioetan. Batez beste % 15,36 hazi da ekoizpena, eta hektarea bakoitzeko 142,2 euro garbi.