
EUSKADIKO ERRUN-ABELTEGI INTENTSIBOETAN SORTUTAKO OILO-ZIRINAREN BALORIZAZIO MATERIALA
KATEGORIA
Lankidetza proiektuak
PARTAIDEAK
Garlan, Larrabe Oilategia Neiker Tecnalia, Ekonek & Smart Compo.
Proiektu honen helburua da ekonomia zirkularreko negozio eredu berri bat garatzea, oilo-zirina aprobetxatzen laguntzeko.
Nutrizio-aberastasun handiko azpiproduktu organikoa da, baina kudeatzeko oso zaila.
Larrabe Oilategia Neiker Tecnalia, Ekonek eta Smart Compo-rekin 2017tik 2019ra bitartean elkarlanean garatutako proiektua delarik, negozio-eredu berri bat garatzea du helburu, ekonomia zirkularra eta ingurumenaren jasangarritasuna suspertzen dituena, errun-abeltegi intentsiboetan sortutako oilo-zirinari erabilgarritasuna emateko.
Nutrizio-aberastasun handiko azpiproduktu organikoa da, baina kudeatzeko oso zaila dena.
Horretarako, kalitate handiko ongarri organikoak ekoiztea planteatzen dugu, ongarri mineralak erabat edo partzialki ordezkatzeko gai direnak.
Horrela, ustiategi-mota horiek ingurumenean duten eragina gutxitzea lortuko dugu, eta, aldi berean, nekazariei kalitate handiko alternatiba organikoa eskainiko diegu beren lurren kalitatea hobetzeko.
Hori guztia ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu baten bidez.
Hauek dira proiektuaren funtsezko 4 puntuak:
- Oilo-zirinaren ekoizpena.
- Konposta intentsiboa COMPO S-90 makinarekin.
- Spouted Bed Drying teknologiaren bidezko pikortatua.
- Benetako laborantzetan aplikatzea.