Garlan hazi egin da eta erreferente gisa finkatu da Arabako nekazaritzan. Gaur, Garlan Kooperatiba Talde gisa eratua, etorkizuna lantzen jarraitzeko helburuarekin egingo die aurre datozen hamarkadei.
Belaunaldien arteko erreleboa, klima-aldaketa, digitalizazioa, munduko testuinguru geopolitiko aldakorra… Erronka horien ondorioz, bidea ez da batere erraza. Hala ere, Garlanen, lantalde profesional bikaina dugu, eta gure kooperatiba-ereduan konfiantza dugu erronka eta zailtasun horiei aurre egiteko.
Ekainaren 18an Garlan Kooperatiba Taldearen 40. urteurrena ospatu genuen gure bazkide, talde, bezero, hornitzaile, laguntzaile eta erakundeetako ordezkariekin batera. 40 urte etorkizuna lantzen lemapean, ekitaldian zehar taldeko kide diren pertsona guztien eguneroko lana aintzatetsi zen.
Gainera, lehen sektoreak gaur egun dituen erronkei buruz hausnartzeko tartea ere izan genuen, hala nola belaunaldien arteko erreleboa, klima-aldaketa edo testuinguru geopolitikoa. Tarte tekniko honetan lehen sektoreko hizlari adituek parte hartu zuten.




















Pedro de Liñán
Regenerative Agriculture Strategy Manager
Gabriel Trenzado