GENVCE SAREKO BARIETATEEN URTEKO SAIAKUNTZA
KATEGORIA
Lankidetza proiektuak
PARTAIDEAK
Neiker, Garlan
Espainiako laborantza estentsiboen barietate berriak ebaluatzeko taldea.
GENVCE SAREA (Espainiako laborantza estentsiboen barietate berriak ebaluatzeko taldea) teknikari ezberdinek osatutako lan-taldea da: barietateen esperimentazio-sareen saiakuntzak egiteaz arduratzen diren autonomia-erkidegoetako ikerketa-zentro eta -institutuetako teknikariek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) Landare Barietateen Espainiako Bulegoko (OEVV) teknikariek eta sektore pribatuko enpresetako teknikariek.
Gure kasuan, Neiker-en bidez parte hartu dugu (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea), eta urteko mota guztietako saiakuntzak egin ditugu.