Nekazariek belarki-labore estentsiboen asegurua (309 linea) kontratatzeko epea zabaldu da, Agroseguro 2021-2022 kanpainaren esparruan.
Asegurua zenbat eta lehenago kontratatu, orduan eta deskontu handiagoa izango dute nekazariek.
Koltzaren aseguruak % 7rainoko deskontua dauka (Agrosegurok % 5 eta Garlanek % 2 ematen du), irailaren 22a baino lehen kontratatzen bada;
zerealen, ekiloreen eta lekadunenkasuan, aldiz, deskontu hori jaso daiteke azaroaren 2a baino lehen kontratatzen bada.
Garlan Koop. E.-n gure talde propioa dugu nekazaritzako zerbitzuak kudeatzeko.
Javierrekin edo Melirekin harremanetan jar zaitezkete 945 29 30 80 telefono-zenbakian, eta haiek aholku emango dizuete behar duzuen guztian.
Hauek dira 309 linean kontratatzeko eta deskontuak aplikatzeko epemugak.