Hilabete honetan, Garlan kooperatibako 30 nekazari-familia hasiko dira garbantzua, babarrun nabarra eta arroz-babarruna biltzen.
Lanak irailean eta urrian zehar egitea espero da.
Garlan kooperatibako 30 nekazari-familia Arabako lekaleak biltzen hasiko dira irailean: garbantzua, babarrun nabarra eta arroz-babarruna.
Jatorri bereizgarria duten kalitatezko 350 tona lekale inguru biltzea espero da.
Garbantzuek, babarrun nabarrek eta arroz-babarrunek, kasu bakoitzaren arabera, Eusko Labela eta/edo Euskal Baserriko bereizgarria dutelarik, horrek kalitatea bermatzen du.
Kontsumitzaileek baloratu egiten dute hori, Arabako lekaleak gero eta hobeto kokatuta daudela ikusten baitute, bai merkataritza-gune handietan, bai hurbileko saltoki txikietan.
Lanak hasi egin dira garbantzuaren bilketarekin, eta urrian bukatuko dira babarrun nabarra biltzen denean; dena dela, gaur egun klima hain da irregularra, ezen hiru barietateak aldi berean biltzen ari diren.
Guztira 35 tona garbantzu, 250 babarrun nabar eta 60 arroz-babarrun bilduko dira, landutako 148 hektareatan banatuta.
Garlan nekazaritza-kooperatibako 30 familiek lekaleren bat lantzen dute Araban.
Familia bakoitzak, batez beste, 4 eta 5 hektarea bitarte lantzen ohi ditu, eta horrek familian oinarritutako nekazaritza-ereduaren biziraupena bermatzen du, txandakako laborantzan funtsatuta.
Hala, gure lurraldeko landa-ingurunearen garapena finkatzen da, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik.
Lekale bakoitzaren arteko desberdintasunak
Garbantzuak eta babarrunak biltzeak baditu desberdintasunak.
Garbantzuak eragiketa bakar batean sustraitik atera eta zorrotik ateratzen dira.
Babarrunaren bilketa bi fasetan egiten da, ordea.
Lehenbizi atera behar dira, eta horretarako, sustraitik atera behar dira; gero finkan bertan lehortzen utzi behar dira, 5-7 egunez. Prozesu horri egurastea deritzo.
Aldi horretan garrantzitsua da euri gehiegi ez egitea, erabat lehor daitezen.
Bigarren fasean, landarea txikitu egiten da, babarruna zorrotik ateratzeko.